Terra Incognita taldea. (Terra Incognita)
Biharko, Arrona Zaharreko txosnagunean zenbait ekimen iragarri zituen Danda Gazte Asanbladak. Dena den, eguraldi txarra dela eta, egitaraua Putzuzulo Gaztetxera mugitzeko erabakia hartu dute. Ordutegia mantendu egingo da.
Hona hemen egitaraua:
- 21:00. Herri afaria, Jantoki Beganoaren eskutik.
- 22:30. 'Hondarrak. Erlojupeko desjabetze baten kronika' dokumentalaren estreinaldia.
- 23:00. Terra Incognita taldearen kontzertua.