Irudietan: Zarauzko Helduen Binakako Dantza Txapelketa

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko irailaren 4a

Euskal Asteko egitarauaren barruan, atzo arratsaldean izan zen Helduen Binakako Dantza Txapelketa, Lege Zaharren enparantzan. Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrek irabazi zuten, eta Ane Urruzola eta Iker Sanzek egin zuten bigarren (Lezo eta Billabona). Idoia Besadak eta Xabier Artolak (Pasaia eta Irura) hirugarren postua lortu zuten. Jantzi hoberenaren saria Idoia Besadarentzat eta Xabier Artolarentzat izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide