Bideoa: Zarauzko Aurresku Txapelketako irabazlearen agurra

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 1a

https://youtu.be/ssvcBYdcy2A Katerin Artola oirtzuarrak jantzi du txapela gaur eguerdian XXX. Aurresku Txapelketan. Gipuzkoar Erarako lehia izan da, eta sei dantzarik hartu dute parte. Aurreneko aldiz, gainera, mistoa izan da. Bigarren sailkatua Idoia Narbaiza legazpiarra izan da, eta hirugarrena, Beñat Salegi errenteriarra. Hiruna pieza dantzatu dituzte. Ikusi argazki bilduma zarauzkohitza.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide