Ibai Esoain oriotarrak irabazi du aurtengo Basarri Saria

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 1a

'Siga saga' izeneko bertso sortari esker lortu du garaipena. Xabier Euzkitzek irabazi du bigarren saria.

Basarriren bustoa (Hitza) Orioko Ibain Esoainek irabazi du Zarauzko XXXIV. Basarri Saria, Siga saga izeneko bertso-sortarekin. Zazpina puntuko zortzi bertso dira, Xabier Amurizaren Neska zaharrak eta apaizak doinuan, eta Arrantza munduari buruzkoak dira. Hona hemen hasierako alea: Afizioak izaten dira arimaren jarabeak bakoitzak dauzka bereak. Nik maite ditut zira urdinak ta katiuska berdeak (bis) Bereizten ditut ilargi-aldiak ur biziak ur bareak Argi bat diz-diz eramaten dut aztertzen ditu mareak zer ekarriko sareak Txitxare batek mugitzen dizkit sabeleko txitxareak Xabier Euzkitzek bereganatu du bigarren saria, Behar haut, putakumea izeneko bertso-sortari esker. Genero indarkeria izan du ardatz, eta honakoa da azkenengo bertsoa: Izter gaineko zumea, Sorbaldako beltzunea… Izuak begirunea, Ekaitz ostean fereka, muxu, Berba samurren unea, Oparien perfumea, Maitale-tratu xuemea… Behar haut, putakumea! Datorren asteartean, irailak 4, izango da sari banaketa. Kale Nagusiko Basarri eskulturaren parean elkartuko dira, 19:00etan. Bertan izango dira bi sarituak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide