Hiru dantza txapelketa jokatuko dira Zarauzko Euskal Astean

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 31

Aurresku txapelketa, binakako dantza txapelketa eta bikote gazteen dantza txapelketa

Zarauzko Euskal Astearen egitarauaren barruan, hiru dantza txapelketa antolatu dituzte. Hirurak Lege Zaharren enparantzan jokatuko dira. Aurrenekoa bihar larunbata (Irailak 1) jokatuko da, 11:30ean hasita: 30. Aurresku Txapelketa. Bertan zazpi dantzarik parte hartuko dute, denak eskualdetik kanpokoak. Iazko aurresku txapelketaren irabazlea Iker Sanz izan zen gizonezkoetan eta Katerin Artola emakumezkoetan. Aurtengoan Sanzek ez du parte hartuko, baina Artola dantzari oiartzuarra ariko da dantzan. Azpeitiko bikote ugari Euskal Astearen barruko bigarren dantzarien arteko lehia, Helduen Binakako Dantza Suelto Txapelketa izango da. Kasu honetan, datorren astelehenean (19:00) jokatuko da, eta 16 urtetik gorako 11 bikotek parte hartuko dute; iaz Zarautzen irabazle izandako Idoia Besada (Pasaia) eta Xabier Artola (Irura) tartean izango dira. Hala ere, parte hartzaileetatik bost bikote Azpeitikoak dira, eta bat Errezil-Azkoitikoa. Hilaren erdian Azkoitiko Andramari jaietako dantza txapelketan txapeldunak izandako Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiar dantzariak ere Zarauzko txapelketan ariko dira. Parte hartzaile gehien izango duen lehia Gazteen Dantza Sueltoko Txapelketa izango da: 16 urtez azpiko hamabi bikote ariko dira nor baino nor. Datorren ostegunean jokatuko da lehiaketa hori, 18:00etan hasita, Lege Zaharren enparantzan. Kasu honetan ere, bikote gehienak Urola bailarakoak izango dira: sei Azpeitikoak, bat Errezilgoa eta beste bat Azkoiti-Azpeitikoa. Horien artean izango da azken asteburuan Gipuzkoako bi dantza txapelketa irabazi dituen Azpeitiko bikotea: Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida dantzariena, hain zuzen ere. Horiek txapeldunak izan dira Astigarragako Ergobia auzoko eta Elgoibarko sanbartolometako LXXXII. dantza lehiaketetan. DANTZA TXAPELKETAK Irailak 1, larunbata - XXX. Aurresku Txapelketa. 11:30ean, Lege Zaharren enparantzan. Parte hartzaileak: Asier Rios (Errenteria), Irati Olaizola (Legazpi), Katerin Artola (Oiartzun), Beñat Salegi (Errenteria), Idoia Narbaiza (Legazpi), Izaro Telletxea (Oiartzun) eta Elixabet Larrañaga (Villabona). Irailak 3, astelehena - Helduen Binakako Dantza Txapelketa. 19:00etan, Lege Zaharren enparantzan. Parte hartzaileak: Ane Urruzola eta Iker Sanz (Villabona-Lezo); Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia); Idoia Besada eta Xabier Artola (Pasaia-Irura); Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola (Legazpi); Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta (Azpeitia); Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia); Leire Eizmendi eta Gorka Kerejeta (Azpeitia); Maider Aginaga eta Iker Belintxon (Lezo); Maite Beobide eta Mikel Subinas (Azpeitia); Nagore Berrondo eta Iker Sarasua (Errezil-Azkoitia); Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara). Irailak 6, osteguna - Bikote gazteen dantza txapelketa. 18:00etan, Lege Zaharren enparantzan. Parte hartzaileak: Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida (Azpeitia); Aner Elorza eta Alaitz Elorza (Azpeitia); Aner Kerejeta eta Nagore Kerejeta (Azpeitia); Eki Aizpuru eta Jone Arriaran (Azpeitia); Enaitz Segurola eta Malen Arrizabalaga (Azpeitia); Endika Osa eta Danele Atxukarro (Lezo-Hondarribia); Eneko Sarasua eta June Elorza (Azkoitia-Azpeitia); Gorka Granado eta Irati Lopez (Sopela); Julen Labaka eta Ekiñe Uzkudun (Errezil); Mattin Etxebeste eta Olatz Azkue (Oiartzun-Lezo); Urko Puy eta Ane Jaunarena (Pasai Donibane- Lezo); Iker Urrestilla eta Leire Urrestilla (Azpeitia).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide