Txaber Altube bertsolaria. (Goierriko Hitza)
Atzo hasi ziren Lizardi Bertsolari Gazteen XLII. Sariketako kanporaketak. Imanol Urbieta musika eskolan izan zen lehenengo saioa, 22:00etan. Bertan, Markel Eizagirre, Maialen Akizu, Josu Sanjurjo, Aitor Salegi, Ane Beloki, Asier Galarza, Txaber Altube eta Danel Olano bertsolariek hartu zuten parte. Amaia Urbieta aritu zen gai jartzaile lanetan.
211'5 punturekin, Txaber Altube abañidoarrak eskuratu zuen lehenengo postua. Honela, zuzenean finalerako sailkatu zen. Aitor Salegi zestoarrak egin zuen bigarren, 211 punturekin, eta Danel Olano getariarrak hirugarren postua lortu zuen, 208 punturekin. Josu Sanjurjok eta Maialen Akizuk puntuazioa berdindu zuten, 204'5, baina irizpideen arabera, Sanjurjok irabazi zuen laugarren postua, eta Akizuk, bosgarrena. Asier Galartzak seigarren egin zuen, 198 puntu osatuta, eta Ane Belokirentzat izan zen zazpigarren postua, 187 punturekin. Markel Eizagirrek zortzigarren egin zuen, 167 punturekin.
Laburbilduz, hona hemen Lizardi Sariketako lehenengo kanporaketako emaitzak:
- Txaber Altube. 211'5 puntu.
- Aitor Salegi. 211 puntu.
- Danel Olano. 208 puntu.
- Josu Sanjurjo. 204'5 puntu.
- Maialen Akizu. 204'5.
- Asier Galartza. 198 puntu.
- Ane Beloki. 187 puntu.
- Markel Eizagirre. 167 puntu.