Gurutze Etxeberria Iraola elkarrizketatu du 'Berria'-k, Leire Murgialdairekin batera

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 28a

Joan den igandeko Berria egunkarian Gurutze Etxeberria, Duintasuna Gipuzkoako pentsiodunen plataformako presidentea eta Zarauzko bizilaguna eta Leire Murgialdai, Martxoaren 8ko grebaren antolatzaileetako bat izan ziren Ahomentan solasaldiko protagonistak, Samara Velte kazetari zarauztarrak gidatuta.

Hona hemen, Gurutze Etxeberriak solasaldian esandako batzuk: - "Azken lan erreformaren ondorioz, eros ahalmena murriztu zaigu, eta jende asko miseriazko pentsioekin bizi da: horietatik %70 gainera, emakumeak dira. Horrek haserre handia sortu du". - "Konpromisoak hartzeko orduan, jendea ez dago hain prest. Pixkanaka lortuko da, baina lehen esan duguna: oso jende pasiboa izan gara orokorrean, eta orain ardurak hartzea kosta egiten da". Berriako solasaldia osorik irakurtzeko hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide