Zarautzen, Orion eta Getarian izan diren haur sahararrak kanpalekuetara itzuli dira

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 24a

Ekainaren 25ean iritsi ziren, eta bi hilabetez izan dira bertan.

Haur sahararrek eta familiek atzo ateratako argazkia. (@saharautz) Aurten, zazpi haur saharar izan dira Zarautzen, Getarian eta Orion. Ekainaren 25ean iritsi ziren, eta bi hilabetez izan dira bertan. Orain, uda pasatu ostean, Saharako kanpalekuetara itzuli dira. Saharautzek adierazi duenez, "zazpi ume zoragarrik arrasto ahantzezina utzi dute". Abuztuaren 2an Sahara Gara Eguna antolatu zen Zarautzen, Sahararen aldeko elkartasun jaialdia, eta bertan izan ziren haur sahararrak. Saharautzek aurten haur sahararrak hartzeko familia gutxi aurkeztu direla adierazi zuen arren, "lan aparta" egin dutela gehitu du, eta eskerrak eman dizkie.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide