Irudietan: Liburuek hartu dute Zarauzko Munoa plaza

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 23a

    Euskadiko Liburu Ganbararen eskutik, gaur eman diote hasiera Zarauzko Liburu Azokaren XXXV. edizioari, Munoa plazan. Bertan, liburu-denda, argitaletxe eta disketxe desberdinen eskaintza zabala izango dugu, hilaren 26ra arte. Lau egun hauetan zehar, goizez zein arratsaldez egongo da irekita azoka; goizetan, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldetan, 17:00etatik 21:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide