Armiarma euskal
literaturaren sareak,
Euskarari ekarriak izeneko iniziatiba barnebiltzen du. Bertan, euskarara itzulitako egileen eta obren erreferentziak eta testuak aurki daitezke. Guztira, 1.374 idazle eta 3.587 idazlan daude ikusgarri webgunean.
Oraingoan, Dareen Tatourren olerkiak landu eta euskaratu ditu Mikel Elorza zarauztarrak;
Armiarmaproiektuaren arduradunak. Olerkari eta ekintzaile palestinarra da Tatour. 2018ko uztailean, 5 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Israelek, bere olerkiengatik, "biolentziara bultzatzen" dutela egotzita.
Hona hemen Tatourren
Aurre egin, nire herria, aurre egiozue olerkiaren zati bat:
"Aurre egin, nire herria, aurre egiezue.
Nire zauriak lotu nituen eta nire oinazeak arnastu, Jerusalemen."
Mikel Elorzak itzulitako lau poemak osorik daude ikusgarri webgunean,
honako esteka honetan.