Ane Albisuk Zarautzen emango duen tailerrerako izen-ematea, zabalik

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 22a

Euskal jantzien inguruko ikastaroa izango da, eta bi saiotan banatuko dute. Doakoa izan arren, plaza mugatuak direnez, parte hartzaileek aldez aurretik izena eman beharko dute.

Zarauzko Udaleko Kultura Departamenduak antolatuta, euskal jantzien inguruko hitzaldi-tailerra antolatu dute uda amaierarako. Bi saiotan banatuko dute egitasmoa; lehenena abuztuaren 31an izango da, eta bigarrena irailaren 3an. Biak izango dira 17:00etatik 19:00etara, Etxezabalan. Doakoa da, baina tokia mugatua izango da, eta horregatik izena aurrez eman behar da Kultura Departamentuan, telefonoz 943-00 51 20 zenbakian, edo idatziz, kultura@zarautz.eus.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide