Aia-Orio triatloia antolatu dute irailaren 7rako, haur eta helduentzat

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 20a

Orioko Txurruka aterpetxetik abiatuko da kirol proba, 14:30ean.

https://youtu.be/WXvyYyHp-6s Irailaren zazpian, ostiralarekin, V. Orio-Aia triatloia egingo da 14:30ean hasita. Nik Tri elkarteak 7 urtetik gorako haur eta helduentzat antolatu du kirol proba. Honakoak dira partaideek egingo dituzten distantziak: 7-8 urte: distantzia zehazteke 9-10 urte: 50m (igerian), 1000m (bizikletan), 250m (korrika) 11-12 urte: 100m, 2000m, 500m 13-14 urte: 150m, 3000m, 750m 15 urtetik gora: 200m, 4000m, 1000m Hau da, berriz, lehiaketako programa: 13:00-14:00: Izen-emate berriak informazio gunean bertan eta dortsal-banaketa 14:00-14:30: Trantsizio-gunearen irekiera materiala uzteko 14:30-15:30: Triatloi probak, kategoria txikienetik hasita Kirol probako informazio osatugoa eskuratzeko, egin klik hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide