(Zarautz Kirol Elkartea)
Abuztuaren 17tik 25era izango da Halterofiliako Munduko Masters Txapelketa, Hospital de Llobregaten. 17an inaugurazio zeremoniarekin eman zitzaion hasiera, eta aurtengoan, 80 urtetik gorako lehiakideak ere izango dira.
Bertan bi zarauztar ari dira lehian; Jon Mendizabal eta Jaizki Mendizabal. Jaizki Mendizabal 40-45 urte bitartekoen kategorian ari da parte hartzen, eta 23an 15:00etan jokatuko du. Jon Mendizabal, berriz, 35-40 urtera artekoen kategorian sartu da. Bi entrenatzaile izango dira beraiekin; Juan Antonio Mendizabal eta Enrike Kortajarena.