(@asegarcepelota)
Hilaren 15ean hasi zen Zarautz Hiria pilota txapelketa. Azkoitin izan zen lehenengo finalerdia, Olaizola II.a-Imaz eta Irribarria-Rezustaren artean. Irribarria eta Rezusta gailendu ziren, finalerako sarbidea lortuz. Ondoren, hilaren 17an Zarautzen jokatu zen bigarren finalerdia, eta Altuna III.a-Zabaleta eta Artola-Albisu lehiatu ziren. Artola eta Albisuk bikote faboritoa garaitu zuten, eta finalerako sailkatu ziren.
Honela, atzo arratsaldean izan zen finala Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan: Artola-Albisu, Irribarria-Rezustaren aurka. Artola eta Albisuk irabazi zuten, 22-7ko emaitzarekin, eta Albisu izendatu zuten txapelketako pilotari onena.