Bi emanaldi gehiago eskainiko ditu Gure Zirkuak, Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 19a

Gure Zirkuko parte hartzaileak (Gure Zirkua). Abuztuaren 22tik irailaren 2ra arte izango da Gure Zirkua herrian, Lizardi institutuko patioan. Emanaldiekin hasi aurretik jada sekulako arrakasta izaten ari da, sarrera ia denak agortuz. Hori ikusirik, bi emanaldi gehiago eskainiko dituzte: bata, abuztuaren 24an eta bestea, abuztuaren 31n; biak 21:30ean. Bi saio horietarak sarrerak ticketea.com atarian eros daitezke.
 Bestalde, emanaldi guztietarako azken sarrerak zirkuko txarteldegian jarriko dituzte salgai, astelehenetik (hilaren 20tik) aurrera, egunero, 17:00etatik 19:00etara, sarrerak agortu arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide