Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurreneko ospakizunen barruan, Asobal ligako bi talderen arteko lagunarteko partida antolatu zuen atzo arratsalderako Zarauzko Eskubaloiak, Aritzbataldeko kantxan. Bidasoa Irunen eta Logroño La Riojaren artekoa, alegia. Partida hasi aurretik bi taldeek urteurreneko plaka bana jaso zuten bi taldeek, eskubaloi ataleko arduradun Juanan Urdangarinen eta Kirol zinegotzi Iban San Martinen eskutik
Norgehiagoka hasi bezain pronto Bidasoa jarri zen aurretik markagailuan, eta 18-15ekoarekin iritsi zen atsedenaldira. Errioxako taldeak, ordea, ongi erreakzionatu zuen bigarren zatian, eta partida berdintzea lortu zuen. Azken ordu laurdena emozioz betea izan zen, bi aurkarien arteko lehia estua zela eta, baina azkenean Logroño nagustu zen gol bateko aldearekin, 33-34 eginez.