Artola-Albisuk jokatuko dute Zarautz Hiria txapelketako finala

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 18a

Jon Ander Albisu. (Asegarce.com) Altuna III.a-Zabaleta zen Zarautz Hiria txapelketako finalera sailkatzeko bikote faboritoa, baina atzo Aritzbatalden jokatutako bigarren kanporaketan Artola-Albisu gehiago izan ziren. 16-22ko emaitzarekin finalera sailkatu ziren, eta igande honetan jokatuko dute txapela Irribarria-Rezustaren aurka. 17:00etan hasiko da jaialdia, eta Aritzbatalden bertan jokatuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide