Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 17a

Hilaren 19an izango da, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan. Egitarau berezia prestatu dute goizerako.

Photomuseumeko 25. urteurreneko ekitaldia. (Amaia Ventas Aldabaldetreku) Urtero bezala, abuztuaren 19an Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna izango da. Eguna ospatzeko, egitarau berezia prestatu dute Photomuseumen, doako sarrerarekin. 11:30ean aurreskua izango da, eta 11:40ean, lore eskaintza egingo da Daguerren monumentuan. 11:45ean bertsoak abestuko dituzte, eta 12:00etan, Miguel Zugaza Mirandaren hitzaldia izango da; Fotografía y museo. Bilboko Arte Ederretako Museoaren zuzendaria da Zugaza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide