Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko amabirjinetako egitarauaren barruan, atzo arratsaldean Go!azen ikuskizunarekin gozatu zuten etxeko txikienek. Malekoian atondutako agertokian eskaini zuten emanaldia, eta jende ugari bertaratu zen, telesail arrakastatsuko aktoreak ikustera. Karaoke formatuan, hainbat neska-mutil igoarazi zituzten oholtza gainera, beraiekin abestera.