Ostiralero bezala, Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren saioa izango da bihar. Oraingoan, Joaquin Sorolla margolariari buruzkoa izango da, 18:00etan Photomuseumen. Antolatzaileen arabera, "dokumentalak modernotasun ezaugarrietan eta bere pinturak lortu zuen hizkuntza mailan sakontzen du, mende-igarotzeko abangoardiek, argazkigintzak eta, baita ere, hasiberria zen arte zinematografikoak eraginda".