Urola Kostako Jardunaldi Ekologikoak antolatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 16a

Hilaren 17an, 19an eta 25ean izango dira, Zarautzen, Beizaman eta Errezilen. Bizilur, Zarauzko Udala eta Urkome izan dira antolatzaileak.

Iazko Zarauzko Nekazaritza Ekologikoaren Azoka. (Amaia Ventas Aldabaldetreku) Urola Kostako Jardunaldi Ekologikoak antolatu dituzte Bizilurrek, Zarauzko Udalak eta Urkomek. Abuztuaren 17an, 19an eta 25ean izango dira, Zarautzen, Beizaman eta Errezilen. Egitarauari hasiera emateko, Nekazaritza Ekologikoaren Azoka izango da Zarautzen, hilaren 17an, 10:00etatik 14:00ak arte. Lege Zaharren enparantzan eta Zigordia kalean kokatuko dute. Bertako produktu ekologikoen dastaketa, jolasak, erakusketa, informazio postuak, atseden gunea, musika eta jai giroa eta zozketak izango dira, besteak beste. Bestalde, hilaren 19an Beizaman izango du jarraipena egitarauak. Bertan, Alekara bisita eta bertako hazi ekologikoen ekoizpena antoladu dituzte, 10:00etatik 13:00ak arte. Izen-ematea doakoa da. Abuztuaren 25ean, berriz, Errezilen amaituko dira jardunaldiak. Irure Txiki baserrira bisita egiteaz gain, baratzezaintza, frutazaintza eta ogigintza ekologikoa landuko dira, 10:00etatik 13:00ak arte. Saio honetan ere, izena eman nahi dutenek doan egin dezakete. Beraz, hona hemen egitaraua osorik:
EGITARAUA: Abuztuak 17, ostirala: Zarautz
  • 10:00-14:00. Zarauzko Nekazaritza Ekologikoaren XXII. Azoka, Lege Zaharren enparantzan eta Zigordia kalean. Bertako produktu ekologikoen dastaketa, jolasak, erakusketa, informazio postuak, atseden gunea, musika eta jai giroa eta zozketak izango dira, besteak beste.
Abuztuak 19, igandea: Beizama
  • 10:00-13:00. Alekara bisita eta bertako hazi ekologikoen ekoizpena.
Abuztuak 25, larunbata: Errezil
  • 10:00-13:00. Irure Txiki baserrira bisita eta baratzezaintza, frutazaintza eta ogigintza ekologikoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide