Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dantza eginez, gorputza mugitzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean hainbat helduk eta haurrek Zarauzko malekoian. Amabirjinei eta Aste Nagusiari hasiera emateko zumba jaialdia egin zuten, udaleko Jaiak eta Ekitaldiak sailak eta Kirol sailak antolatuta, BPXport enpresarekin elkarlanean. Bertaratu zirenek gogotik gozatu zuten eskaini zituzten bi saioekin.