Hiribus zerbitzu berezia eskainiko da Zarautzen su artifizialak ikustera joateko

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 14a

Zerbitzua abuztuaren 15 eta 16an eskainiko da, gauez, suak ikustera joateko zein ondoren etxera itzultzeko.

Amabirjinetako festetako egitarauaren barruan, su artifizialak izango dira abuztuaren 15ean eta 16an. Beraz, udalak hiribus zerbitzu berezia jarriko du martxan bi egun horietan, gauez, suak ikustera joateko zein gero etxera itzultzeko. Zerbitzu hau bi txandatan eskainiko da. Lehenengo txanda autobus bakar batek beteko du. Bi irteera izango dira; 21:45ean eta 22:15ean, biak Nafarroa kaleko Bixkonde geltokian. Honakoa izango da ibilbidea: Nafarroa kalea – Vista Alegre – Hiruerreketa – Bizkaia kalea – Azken Portu Goia – Araba kalea – Itsasmendi –N634 biribilgunea eta Nafarroa kalea. Bigarren txandan, berriz, zerbitzu bakoitzeko bi autobus eskainiko dira. Bi irteera egingo dituzte; 23:45ean eta 00:15ean. Ibilbidea lehenengo txandako berdina izango da. Tarifak ohiko hiribusaren berdinak izango dira, eta Mugi txartelarekin ordaintzeko aukera dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide