Urra Igeldoko Harria lehiako txapelarekin (@donostiafestak)
Mikel Lopetegi Urra harrijasotzaile zarauztarrak hamalau aldiz jaso zuen atzokoan Igeldoko Harria, 134 kiloko harri baldarra, eta marka horrekin, lehiako txapeldun izan zen. Bigarren sailkatu zen Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra hamabi jasoaldirekin, eta hirugarren Xabier Aranburu Guzta idiazabaldarra hamaikarekin. Xabier Peñagarikano aizarnazabaldarrak hamar aldiz altxa zuen harria, eta Gorka Etxeberria oriotarrak bederatzi aldiz; sailkapen orokorrean bosgarren eta seigarren bukatu zuten.