Zaporraren Oroimenezkoak baditu finalistak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 11

Atzo arratsaldean jokatu zituzten Patxi Zaporraren Oroimenezko pilota txapelketako finalerdiak, Zarauzko Frontoi Txikin, eta erabakita geratu da zein bi bikotek jokatuko duten finala. Lehen kanporaketak Muguruza-Landa izan ziren nagusi, Maiz-A. Esnaolari 22-8 emaitzarekin irabazi ondoren. Bigarren partida estuagoa izan zen: Ojuel-E. Esnaolak 22-19koaekin hartu zuen mendean Huizi-Urruzola bikotea. Finaleko norgehiagoka astelehenean jokatuko dute, abuztuaren 13an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide