Isiltasuna eskatzen du SKAPAko aurtengo muralak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 9a

SKAPAko aurtengo murala. (Aritz Mutiozabal) Gaur goizean margotu dute Zarauzko Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde jaietako murala, Kristau Biltokia zenaren Urdaneta kalerantz ematen duen horman. Aurtengo margolanak isiltasuna irudikatzen du modu ironikoan. Izan ere, iaz festak bertan behera utzi zituzten antolatzaileek, udalak jarritako soinu muga zela-eta, musika taldeek zuzenekoak eskaintzeari uko egin zietelako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide