Manex Landa jokalaria. (@Zarautzfutbola)
Zarautz Kirol Elkarteko Ohorezko Infantil mailako futbol jokalaria izan den Manex Landa fitxatu berri du Realak. Halaxe iragarri du ZKEko futbol sailak bere sare sozialetan. Era berean, zoriondu egin du futbolari gaztea, ondorengo mezuarekin: "Egindako esfortzuak eman du bere fruitua! Zorterik onena opa dizugu! Asko ikasi eta gozatu!"
Alebin mailan zegoenetik Realak oso gertutik jarraitu izan du Landaren ibilbidea. Infantil mailan bi urte on egin ostean, entrenamendu eta txapelketa ezberdinetan parte hartu izan du Realarekin. Aurrerantzean, beraz, elastiko txuri-urdina defendatuko du.