Maria Nieves Ochoa de Angiozar, bere seme-alabak eta Xabier Txurruka alkatea. (Zarauzko Udala)
106 urte bete zituen igandean Maria Nieves Ochoa de Angiozar zarauztarrak. Xabier Txurruka alkateak atzo egin zion bisita, eta aurrez aurre zoriontzeaz gain, lore sorta bat oparitu zion. Bertan izan ziren Arantxa, Amaia eta Jose Ramon bere seme-alabak.