Argiñano jatetxeak irabazi du Zarauzko Zurekin Hondartzako Bolei Txapelketa

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 6a

I. Zurekin Hondartzako Bolei Txapelketa Herrikoia Desertu Txikian. (Aritz Mutiozabal) Asteburu honetan jokatu da I. Zurekin Hondartzako Bolei Txapelketa Herrikoia, Zarauzko Desertu Txikian. Txapelketan parte hartu duen talde bakoitzak Zurekin elkarteko establezimendu bat ordezkatu du. Aurten, Urrezko ligan, Karlos Argiñano jatetxearen izenean jokatu duen taldeak irabazi du, eta Euskalduna jatetxea taldeak lortu du bigarren postua. Gaztelu kafetegia izan da hirugarren eta Eguzki taberna laugarren. Zilarrezko ligan, Argoin txiki erretegia nagusitu da, eta Hotel Zarautzentzat izan da bigarren postua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide