Abuztuaren 7an Elkanoren Lehorreratzea izango da Getarian, 17:00etan. Hau dela eta, 15:00-19:30 bitartean, N-634 errepidea moztuko dute. Beraz, lantzadera zerbitzu berezia jarriko da Zarauztik, eta Donostiatik datozenek eta Getariara joan nahi dutenek, Zarautzen garraio aldaketa egin beharko dute.
Lantzadera zerbitzua N-634 errepideko mozketak irauten duen arte egongo da. Errepidea irekitzean, ohiko ibilbide eta geralekuak egingo dira.