ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Dispertsioaren aurkako elkarretaratze ibiltariak egin dituzte Orion eta Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 5a

https://youtu.be/h8WBEYnBZHE Sakabanaketa politikaren amaiera exijitzeko, elkarretaratze ibiltariak deitu ditu gaur eguerdirako Etxerat euskal presoen eta iheslarien senideen elkarteak Euskal Herriko hainbat herritan. Zarautzen, 12:00ak pasatxo zirela abiatu dira Munoatik, 'Dispertsiorik ez' lelopean, eta itsasgora zela eta, malekoitik egin dute aldarria joanekoan; eta itzulikoan, berriz, kostaldetik. Orioko Antilla hondartzan ere egin dute egitasmoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide