Abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, profesionalen eskuzko bi pilota partida izango dira Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Lehen neurketa Retegi Bi-k eta Lasa IV.ak jokatuko dute Elordi eta Tolosaren kontra. Bigarren partidan, berriz, punta-puntako pilotariak ariko dira nor baino nor. Hain zuzen ere, Olaizola II.ak eta Imazek Irribarria eta Rezusta izango dituzte aurrez aurre. Bigarren partida hori Zarautz Hiria Txapelketako lehen finalaurrekoa izango da.
Sarrerak gaurtik aurrera erreserbatu daitezke 661 259 009 telefono zenbakira deituta. Sarreren prezioak honako hauek dira: kantxakoak 30 euro, bigarren solairukoak 15 euro eta errebotekoak 15 euro.