Zarauzko Kultur Merezimenduaren Domina jaso du Ramon Serrasek

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 31

  Bere urtebetetze egunean jaso du domina, eta jendetza bildu da Zarauzko udalbatzar aretoan argazkilaria omentzeko. Udalbatzak aho batez onartu zuen Serrasi domina ematea, kultur sortzaile gisa duen ibilbide oparoarengatik. Gaurkoan, udaleko alderdi politikoek zein herritarrek adierazi diote beren esker ona, ekitaldi jendetsu eta bero baten bidez. Xabier Txurruka alkateak domina eman ondoren, Schola Cantorum abesbatzako kideen laguntzarekin, bertaratutako guztiek Zorionak zuri abestu diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide