Abuztuaren 2an ospatuko da Zarautzen II. Sahara Gara eguna

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 27a

Saharautz elkarteak eta Zarauzko Udalak antolatu dute

Patxi Elola Zarauzko zinegotzia eta Xabier Euzkitze Saharautz elkarteko kidea. (Dorleta Agiriano Lai) Gaur aurkeztu dute Zarauzko II. Sahara Gara eguna, Saharautz elkarteak eta Zarauzko Udalak. Abuztuaren 2an ospatuko da sahararren aldeko egun osoko jaia Zarautzen, Lege Zaharren enparantzan. Zarauzko lau familiekin uda pasatzen lau haur saharar daude herrian, eta haiek ere Sahara Gara egunean parte hartzera gonbidatu dituzte. Haurrentzako puzgarriak, sahararrek eskainitako tea eta bestelako hainbat ekitaldi izango da Sahara Gara egunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide