Eibarrek Marina Agoues zarauztarra fitxatu du

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 25a

Erdilariak esperientzia handia du emakumeen futbolean; izan ere, Zarautzen, Realean, Oiartzunen eta Santa Teresan jokatu du. Eibar Emakumeen Bigarren Mailako taldea da, eta klubaren datorren denboraldiko xedea da Iberdrola Ligara igotzea.

Eibar klubeko emakumeen lehen taldeak Marina Agoues (Zarautz, 1992) erdilaria fitxatu du. Zarautzen hasi zuen futbol ibilbidea Agouesek, eta sei denboralditan Realean aritu ostean, Oiartzunen egin zituen bi sasoi. Azken denboraldian Santa Teresan jokatu du, eta datorrena Eibarren egingo du. Hainbat fitxaketa egiten ari da Eibar, eta klubak azaldu duenez, datorren denboraldian Iberdrola Ligara igotzea dute helburu. 2009an sortu zuten emakumeen lehen taldea, eta Bigarren Mailan jokatzen dute egun.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide