Ainhoa Baglietto zarauztarra epaituko dute datozen hilabeteotan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 24a

Euskal presoen eskubideen alde lan egiten zuten 47 kideren aurkako makro-epaiketa politikoa hasiko da laster.

Ainhoa Bagliettori herrian egindako harrera. (Hitza) Datozen hilabeteetan, Ainhoa Baglietto zarauztarra epaituko dute, euskal presoen eskubideen alde jarduten zuten beste 46 kiderekin batera; tartean daude, Eneko Ibarguren azpeitiarra eta Nagore Garcia zumaiarra. Epaiketaren gastu handiei aurre egin ahal izateko, bono-laguntzak jarri dira salgai Arranon, 5-10-50 eurotan. Bono-laguntza hauek erostearen bidez, epaiketa politikoei aurre egiten laguntzeko deialdia egin dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide