Irudietan: Ia 500 lagun saskibaloiaz gozatzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 23a

Asteburuan jokatu dute Saski Basque 3x3 txapelketa Zarautzen. Aurten, berrikuntza moduan, FIBA rankingerako puntuak pilatzeko aukera izan da.

(Amaia Urbieta Arruti) Saskibaloiak hartu du asteburuan Zarauzko malekoia. Ia 150 taldek eta 500 jokalarik hartu dute parte Saski Basque 3x3 txapelketan. Guztia "normaltasunez eta arazorik gabe" joan dela adierazi dute antolatzaileek. Maila ezberdinetan, horrela geratu dira saikapenak: Mini kategorian Durangoko neskak eta Mini Mondreitors taldeak izan dira txapeldun. Benjaminetan, Patata Frejituak eta Marrubizko Izozkiak. Infantiletan, Euskaldunak eta Diamonds. Kadeteetan, Tu Padre x4 eta JokinsLittleWarriors. Juniorretan, Portlan de Belen eta Ball is life, eta azkenik, seniorren mailan, Estadio Trainers eta Viejas promesas taldeak izan dira garaile. Argazkietan, senior nesken eta mutilen final erdiak ikus daitezke. Irudi guztiak ikusteko sartu hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide