Azken hamarkadan aurreneko aldiz, bi zarauztar Espainiako Halterofilia Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 23a

Imanol Zulaikak 10. postua eskuratu du 77 kiloko kategorian, eta Ainhoa Larramendik 7. postua, 48 kilokoan. Irailetik aurrera taldekako txapelketekin hasiko dira ZKE Halterofiliakoak: aurtengoan gizonezkoen taldea bakarrik ariko da lehian, ez baitute lortu emakumezkoen talderik osatzerik.

Ainhoa Larramendi eta Imanol Zulaika, Enrike Kortajarena entrenatzailearekin (ZKE Halterofilia) ZKE Halterofiliakoek gogorarazi dutenez, "baziren 10 urte baino gehiago ez zutela bi zarauztarrek parte hartzen Espainiako Halterofilia Txapelketan, eta hogei bat urte, emakumezko zarauztarrik ez zela bertan". Pasa den asteburuan, Imanol Zulaika eta Ainhoa Larramendi zarauztarrak izan dira Euskadiko Selekzioarekin Galizian, Espainiako Txapelketan lehiatzen. Larramendik 48 kiloko kategorian hartu du parte, eta zazpigarren saillkatu da. Zulaika 77 kilokoen kategorian aritu da lehian, eta hamargarren postua eskuratu du. "Abiadan 119 kilo jasotzetik oso hurbil ibili da. Bi aukera izan ditu eta gutxigatik ez du lortu. Lortu izan balu, brontzezko domina eskuratuko zukeen". Hemen ikus daitezke emaitzak.

Emakumeen talderik ez

Banakako lehian aritu dira zarauztarrak, baina irailean berriz taldekako txapelketei helduko dio ZKE Halterofiliak. Jakinarazi duenez, aurten ez da osatu emakumezkoen talderik eta, horregatik, gizonezkoen taldea bakarrik lehiatuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide