Suhiltzaileen laguntzarekin atera dute min hartutako pertsona bat bere etxetik Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 23a

(Onintza Lete Arrieta) 09:30ak aldera suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira Zelai Ondora, etxebizitza batean pertsona bat baitzegoen lurrean min hartuta eta mugitu ezinik.
Etxean bakarrik zegoen eta atea giltzarekin itxita zuen, eta giltzak jarrita. Horregatik, suhiltzaileek eskailera erabili dute leiho batetik etxera sartu ahal izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide