Euskal jantziei buruzko hitzaldi-tailerra egingo dute Zarautzen abuztuaren 31n eta irailaren 3an

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 20a

Kultura Departamenduak antolatu du, doan, eta izena aurrez ematea beharrezkoa izango da. Saioak Etxezabalan egingo dituzte.

Kultura Zarautzen eskutik, euskal jantzien inguruko hitzaldi-tailerra antolatu dute uda amaierarako. Bi saiotan banatuko dute egitasmoa; lehenena abuztuaren 31n izango da, eta bigarrena irailaren 3an. Biak izango dira 17:00etatik 19:00etara.
Doakoa da, baina tokia mugatua izango da, eta horregatik izena aurrez eman behar da Kultura Departamentuan, telefonoz 943-00 51 20 zenbakian, edo idatziz, kultura@zarautz.eus. Ane Albisu izango da hizlaria, eta honako gaiari helduko dio batez ere: zer eta nola jantziko dugu hurrengo euskal jaietan? 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide