Irailaren 1ean kontzertua emango du Benito Lertxundik Zarautzko Udal Kiroldegian, eta kontzerturako sarrerak jada eskuragarri daude Orioko Kutixi kafetegian, Zarauzko Sanz Enea Kultur Etxean eta intereneten Entradium atarian.
Sarrerak aldez aurretik erosiz gero 22 eurotan eskuratu daitezke. Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dute egunean bertan, 21:00etatik aurrera, ere salgai jarriko dituzte txartelak leihatilan, 25 euroren truke.
Disko berria aurkeztuko du Benito Lertxundik laster, eta Zarauzko kontzertuan lan berriko hainbat kantu eskainiko ditu aurrerapen gisa.