Amenabar Zarautzek fitxaketa berriak aurkeztuko ditu bihar

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 17a

10:00etan Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian izango da aurkezpen saioa.

Amenabar Zarautz taldea aurreko denboraldian. (Luis Epelde) 2018-2019 denboraldirako fitxaketa berriak egin ditu Amenabar Zarautzek, eta bihar izango da aurkezpen saio ofiziala. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, hauek izango dira taldeko kide berriak:
  • Hugo Sanchez (1989, Irun). Entrenatzailea.
  • Urtzi Otegi (1985, Irun). Atezaina.
  • Alberto Agirrezabalaga (1988, Zarautz). Eskuin hegal/laterala.
  • Iraitz Unanue (1993, Zarautz). Bigarren entrenatzailea.
  • Ander Ballesteros (1994, Zumaia). Atezaina.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide