Bihar jokatuko dute finala Zarauzko Frontoi Txikiko Emakumezkoen X. Paleta Txapelketan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 17a

Aurrena 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Ekhiñe Balerdik eta Garazi Urdangarinek, Mirian Arrillaga eta Ane Arteagaren aurka. Ondoren, finalean neurtuko dira Garazi Eizmendi eta Nahia Eizmendi, Miren Larrarte eta Itxaso Erasunen kontra.

3. eta 4. postuak erabakiko dituzte aurrena bihar, eta gero, txapelketako irabazleak zein diren Amaitzear da Frontoi Txikiko Emakumezkoen X. Paleta Txapelketa. Bihar, 18:30etik aurrera, aurtengo azken bi partidak jokatuko dituzte. Aurrena 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute. Aurrez aurre izango dira Ekhiñe Balerdi-Garazi Urdangarin eta Mirian Arrillaga-Ane Arteaga. Ondoren, finaleko partida. Bikoteak, hauek: Garazi Eizmendi-Nahia Eizmendi eta Miren Larrarte-Itxaso Erasun. Eguraldi txarra egingo balu, partidak Zinema pilotalekuan izango liratezke, Frontoi Txikin beharrean. Astelehenean jokatu zituzten finalerdiak Atzo bertan erabaki zuten zein izango diren finalistak. Lehenengo txartela lortu zutenak Miren Larrarte eta Itxaso Erasun izan ziren, 30-22 emaitzarekin irabazita Mirian Arrillaga eta Ane Arteagari. Bigarren partida, berriz, Garazi Eizmendik eta Nahia Eizmendik irabazi zuten 30-16, Ekhiñe Balerdi eta Garazi Urdangarinen aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide