Bideoa: Oier Aizpurua, Txepelketako irabazle

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 15a

https://youtu.be/xIvANr-e5sA Motxian Bertso Eskolak Zarauzko Bertso Eguna ospatu zuen atzokoan, eta, urtero bezala, Txepelketa jokatu zuten. Eguerdian tabernaz tabernan aritu ziren, eta bazkalostean egin zuten finala. Oier Aizpurua eta Iñigo Iruretagoiena lehiaketaren azkeneko buruz burukoa, eta, aurten, Aizpurua izan da txapeldun. Garaileak txapel xelebre bata eta Soberano botila jaso zuen sari gisa. Hona hemen bere agurraren ikus-entzunezkoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide