Badok13 taldeak Plentziako bandera irabazi du

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 15a

Badok13 Plentziako banderarekin (Badok13). XI. Karmengo Ama Ikurriña irabazi zuen atzo Zarautz Arraun Elkarteko beteranoen Badok13 taldeak, Plentziako uretan. Erlojupeko estropada izan zen, eta Zarauzkoek 13:05:05eko denborarekin irabazi zuten; bigarren postuan Getxo sailkatu zen, 5 segundora, eta hirugarren Arkote, 16 segundora. Gaur harrera egingo diote herrian, 13:00etan, Musika plazan, eta, jarraian, udaletxeko balkoian jarriko dute atzo irabazitako bandera, baita astean zehar irabazitako Gipuzkoako Txapelketakoa ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide