Munduko Txapelketako President's Cup irabazi du Aldalurrek Espainiarekin

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 13a

Hungarian jokatu dute eskubaloiko junior emakumezkoen Munduko Txapelketa, eta Haizea Aldalur zarauztarra aritu da Espainiarekin. Hamazazpigarren postua eskuratu dute, baina Portugalen kontra jokatutako President's Cup irabazi dute.

Goian, ezkerretik laugarrena da Aldalur Zarautz Eskubaloiko Haizea Aldalur Hungarian izan da, eskubaloiko munduko txapelketa jokatzen Espainiarekin. Junior mailako txapelketan hamazazpigarren postua eskuratu dute, eta Imanol Alvarez entrenatzaileak adierazi du ez dela izan espero zuten emaitza. Hala ere, azken hiru partidak jarraian irabazteagatik pozik dira, eta baita Portugalen kontra President's Cup irabazteagatik ere. 28-32 emaitzarekin gailendu zen Espainia, eta garaipen horretan izan zen Zarautz Eskubaloiko jokalaria ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide