Marlene Lore Christiansenek Frisiarrak eta herrien Europa hitzaldia eskaini zuen astelehenean, 19:00etan, Alkartetxean. Berarekin batera Frisiako ordezkaritza bat etorri zen herrira, eta goizean euskarazko ikastaro azkar bat jaso zuten. Eguerdi aldera, EH Bilduko zinegotziek harrera egin zieten udaletxean, eta, ondoren, indarrak berreskuratzeko, bazkaria izan zuten.
Argazkiak: Alkartasuna elkartea