Alberto Agirrezabalaga Hungariako Csurgo taldean (Csurgo)
Zarautz Eskubaloiak jakitera eman duenez, Alberto Agirrezabalaga Amenabar Zarautz taldean arituko da datorren denboraldian. 29 urte ditu zarauztarrak eta harrobitik irtendako jokalaria da. Eskarmentu handia du, gainera; besteak beste, Asobal ligako Portland San Antonio eta Naturhouse Logroñon ibilitakoa da, baita Frantzian, Eslovenian eta Hungarian ere. Orain Zarautzera dator, etxeko taldea indartzera.