Bandera berri bat lortu du Badok13 taldeak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 9a

Badok13 taldea Donostian Bolada bikaina darama Badok13 zarauzko arraunlari beteranoek. Igande eguerdian bandera berri bat eskuratu zuten, Donostiako estropada irabazita –beteranoen ligako zortzigarren jardunaldia–, eta aurtengo ligan lortzen duten hirugarrena dute jada. Zarauzko ontziaren denbora 10:59:16 izan zen, eta bigarren postuan berdinduta saillatu ziren Getxo eta Fortuna taldeei ia 9 segundoko aldea atera zien.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide