Hiru gazte atxilotu dituzte Zarautzen lapurreta egitea egotzita

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 9a

Ipar kalea (Dorleta Agiriano Lai) Larunbat goizaldean, 07:30 aldera, hiru lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, Zarauzko hainbat lokaletan indarra erabilita lapurreta egitea leporatuta. Ustez, zuloa eginda Ipar kaleko lokal baten sartu eta vending makinetan lapurreta egin zuten. Horrez gain, Nafarroa kaleko beste biltegi batera ere sartu ziren lapurreta egitera. Atxilotuak 20 eta 19 urteko gazteak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide